CASTELLANO

Pasa dan ekainaren 22an, igandean, Bermeoko Ermiten 15.martxa EZ LEIHAKORRA antolatu gendun.

Aurten, berriro ere bi ibilbide izan dira hautatzeko. Batetik “Betikue”, 32km-takoa eta bestetik “Luzie”, 47km-takoa, Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 13.zirkuituaren barruan kokatzen zena.    

Aurtengo ibilbideak berrikuntza gitxi izan ditu eta parte hartzaileek derrigorrezkoa izan dute bi ibilbideetan izena aurrez ematea www.zirkuitua.com webgunearen bidez.

Betiko lez, martxa honen helburua Bermeoko Ermitxa ezberdinak ibilbide berean lotzeko aukera eskaintzea izan da (Gaztelugatxe, San Miguel, Mañu, Aingeru Guardie, Almike, Demiku).

Izena eman eta ibilbide osoa  betetu zuen parte hartzaile orok jaso zuen bukaeran kamiseta, CAMPOS (SALICA) kontserbek eskaini dizkiguten produktuak eta MADARIAGAKO DORRETXEA dohainik bisitatzeko txartel bat.

2014ko Kamiseta

2013ko Kontserba sorta

Ibilbidean zehar, osasun zerbitzuak eta anoa postu likido zein solidoak eskainiko zaizkizue.

Sasoi honetan egiten diren beste ibilaldien ondoan ezberdina da gurea, izan ere Kantauri itsasoa ez da momentu batean ere begi bistatik galtzen eta zer esanik ez Gaztelugatxeri buruz!

BETIKUE (32Km - 1.550m) Perfila:
 

BETIKUE denborak sakatu hemen

 

LUZIE (47Km - 2.350m) Perfila:
 

LUZIE denborak sakatu hemen

 


Inicio Calendarios anteriores Calendario 2.015 Itinerarios XV Marcha de las Ermitas GPS-CompeGPS Meteorología Fedérate ON LINE

Diario de Burgoa

Centenarios
Bizkaia
Bermeoko Loreak

© Copyright 2000-2015 Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldea
Móvil 676.620.195 - Jueves de 20:00 a 21:30
info@sollube707.com
Apartado de Correos 5
 Bermeo 48370
(Bizkaia)