Punta Lucero

2.008:
Objetivo: Punta Lucero
Salida:
Llegada:
Tiempo:
Refugio:
Meteorología:

 

Datos GPS para


Argizagi Punta edo Punta Lucero ibilbidea

Sarrera

Punta Lucero Bilboko merkatal portuaren mendebaldeko sarreran dagoen mendia da, alboan ia mendilerro bat osatuz Serantes mendiarekin. Gerra zibil garaiko kanoiak eta bunkerra ditu. Gune estrategikoa izanik Bilbo Handia konkistatzeko. 300 metro pasatxo inguruko altuera du.



Punta Luceroren ibilbideak

La Arena Hondartzatik zuzen, aldapa gogorra duelarik, eta beste bat Zierbenako La Cuesta auzotik. Azken hau kontatuko da.

La Cuesta auzoan uzten da kotxea eta la Calleja auzo adierazten duen bide-seinalea jarraitzen da. Hortik 200 metrotara bide bi daude, ezkerrekoa hartu.



Gutxira tentsio dorre baten azpian bihurgune baten ondoren bi bide ageri dira baina mendian zehar alanbre-hesi bat zeharkatuz hirugarrena dago. Ezkerreko harrizko bidea antena batera daroa uste dut, orduan eta aukera bi daude, gauden harrizko bidetik jarraitzea (errazena) ala alanbrezko hesia zeharkatzea. Nire gomendioa da harrizko bidea jarraitzea eta bueltan belartzan zehar jaisten da tentsio-dorre hau gida dugularik.



Eskumatik Zierbena eta Bilboko merkatal portuaren zein itsasadarraren ikuspegia dakusagu, aire sorgailuak ere barne.



Zementuzko eraikinak eskuman ditugularik, beste aukera bat azaltzen zaigu, bidetik jarraitu ala belartzatik, nik belartzatik jo nuen zuzen igoz.



Ez dago postontzirik behintzat ni nintzenean. Gune geodesikoa ondoren.



Gerra zibileko kanoiak



Jaitsieran belartzan zehar jotzen dut, harrizko bidea utzi nuen lekutik bertatik tentsio-dorre abiapuntua dudalarik.
 

 

Texto: Josu Telletxea
Fotografía: Josu Telletxea


Inicio Calendarios anteriores Calendario 2.014 Itinerarios XIV Marcha de las Ermitas GPS-CompeGPS Meteorología Fedérate ON LINE

Diario de Burgoa

Centenarios
Bizkaia

© Copyright 2000-2014 Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldea
Móvil 676.620.195 - Jueves de 20:00 a 21:30
info@sollube707.com
Apartado de Correos 5
 Bermeo 48370
(Bizkaia)