Montaño

2.008:
Objetivo: Montaño
Salida:
Llegada:
Tiempo:
Refugio:
Meteorología:

 

Datos GPS para


Montano ibilbidea

Sarrera


Montano Muskiz eta Zierbena herrien artean kokatzen da. Bertatik “La Arena” hondartza eta Repsol petrolio-findegia ikusten dira. Alboan ipar ekialdean Serantes mendia dago eta ipar alderago Punta Lucero. Montano La Cuesta Zierbenako auzotik.

Igotzeko ibilbideak ()

Nik dakidan igotzeko bideak, nik egindakoa “Las Fuentes” auzotik da eta bestea La Arena hondartzatik, Zierbena aldetik bidegorria (ez dakit autopista aldean bidegorririk dagoen) hartuz. Gero beste bidegorria ez den bide bat hartu behar da ez dakit zeinek autopista behetik pasatzean, asfaltatutako bide bera hartzen dute hondartzako eta la Fuentes auzokoa.
 

Las Fuentesetik Montanora

Las Fuentas auzoko umeen jolastokitik uzten dut kotxea, bertatik beherantz egiten duen bidea hartzen da. Jadanik jolastokitik Montano ikusten da. 300 metrotara bidegorria gurutzatzen da eta gero zubi bat, gero segidan bi zubi daude eskumako zubia hartzen da. Bideak autopista zeharkatzen du azpitik eta bertan dagoen asfaltatutako bidea (mendebaldera) hartzen da.


Gorantz hasi gara eta hortik 400 metrotara edo, jadanik harrizko bidea da, bihurgune batean edo eskumatara jo behar dugu, gorantz eginez. Basazko bide zabaletik jarraitzen dugu, Montanoren alboan dagoen mendixka bat saihestuz.

Bihurgunetik 500 metrotara edo bide bi daude, bata artez jarrai segur aski beste aldetik igotzeko da eta ezkerraldeko bidea Montano eta alboko mendixkaren arteko lepoan sartzen da.
 

Ezkerreko bidea hartzen dut, behien gorotzak hesiak gaindituz gorantz egiten da alanbre-hesi bat eskuman utziz beste bide estu bat hartu arte, zeinek tontorrera narama.

Irudian Montano eta alboko mendiaren arteko lepoa.

Gailurreko irudiak. Postontzia eta ikurrina.

Punta Lucero mendia eta La Arena hondartza Montanotik.

 

Texto: Josu Telletxea
Fotografía: Josu Telletxea


Inicio Calendarios anteriores Calendario 2.014 Itinerarios XIV Marcha de las Ermitas GPS-CompeGPS Meteorología Fedérate ON LINE

Diario de Burgoa

Centenarios
Bizkaia

© Copyright 2000-2014 Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldea
Móvil 676.620.195 - Jueves de 20:00 a 21:30
info@sollube707.com
Apartado de Correos 5
 Bermeo 48370
(Bizkaia)